Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Mendeberri 2020:
Hezkuntza eredua berritzen
Hitzaldi zikloa

Mendeberri2020
Nabigazioa
Mendeberri2020

Hitzaldietan izena eman

 

MONDRAGON UNIBERTSITATEAK definitutako misioan jasotzen da "gizartearen eraldaketarekin konpromisoa". Jarrera hau garai berrietara egokitzea baino haratago doa; aldaketak bideratzea eskatzen du, edo gutxienez, aldaketak gaur egungo desoreka sozialak gainditzera zuzendu.

2000. urtean MONDRAGON UNIBERTSITATEAK Mendeberri Proiektua abian jarri zuenetik, gure hezkuntza proiektuak eraldaketa garrantzitsu bat jasan du. Une hartan, gure unibertsitateak gizartearen diagnostiko baten ildotik, gaur egungo hezkuntza ereduaren oinarriak definitu zituen, hala nola, konpetentzietan oinarritutako curriculumen diseinua, eleaniztasuna, balioen garapena eta IKTen erabilera.

2008. urtean MONDRAGON UNIBERTSITATEA formalki Boloniako prozesuan murgiltzen da, gure eskaintza akademikoa birmoldatuz, hezkuntza esparru berrietara zabalduz eta gure hezkuntza ereduan sakonduz. Bide batez, Mendeberri 2.0 eta MU Online proiektuak ere abian ipini genituen, aro digitalak dakartzan eszenario berrietara gure hezkuntza proiektua gerturatu asmoz.

2013-2016 Plan Estrategikoan 1go ERRONKA HEZKUNTZA EREDU PROPIOA definitu zen: MONDRAGON UNIBERTSITATEA aitzindari eta erreferente bihurtzea hezkuntza eredu aurreratuetan, 2000. urtetik gure gizarteak jasan dituen aldaketa esanguratsuak kontutan izanda, gure hezkuntza proiektuak datorren hamarkadako paradigma berrietara gerturatzeko. Boloniako prozesuaren ildotik unibertsitate sistema Mendeberriren oinarrietara gerturatu da eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAK aurrerapauso bat emateko momentua heldu da, hezkuntza eredu aurreratuen garapenean izan duen lidergoari eutsi asmoz.

Prozesu honetan, gizartean orokorrean, eta unibertsitate eta hezkuntza sisteman ematen ari diren aldaketen inguruan hausnartzeko, hitzaldi saio batzuk antolatu ditugu. Konferentzia eta hausnarketa horien ondoren, gure hezkuntza proiektuaren etorkizuneko ezaugarriak definituko ditugu fakultate guztien artean.

Hitzaldiak

Guy Haug: uztailak 7

Emandako hitzaldiak:

Joseba Azkarraga: otsailak 28
Mikel Mancisidor: martxoak 12
Maite Goñi: apirilak 9